XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibon: Berak diyo.

Kontxexi: Berak aitorrtu du.

Ugarrte-zarr: ¿Eta nork xinistuko dio Mañu aztiari?.

Kontxexi: Izan ere....

Ibon: ¡Ala da! Bere itzak indarrik ez du.

Mañu: Banekien zer gertatuko zan, eta orrengatik joan naiz lenago bi gezurr-geznari edo mandatariakin Larrain jaunarengana, ta bere aurrean azaldu degu egia, dana dan bezela aitorrtuaz.

Ugarrte-zarr: ¿Eta Larrain'go jaunak zer esan du?.

Mañu: Ezaguturik egia, Garbiñe'ri neskatxa'ren izen garbia biurrtu bearr zayola burua estaltzen dion zapi lotsagarria kendurik.

Kontxexi: ¡Alaere! Jaungoikoari eskerrak!.

Mañu: Emen dezute laxterr Larrain'go jauna bera, egindako okerrak zuzentzera.

Bereala datorrela esan dit.

Ibon: Aitona: ¿orain poztu al gintezke?
Ugarrte-zarr: Orain, bai.

Kontxexi: Garbiñe'ri berri on au ematera noa, nagusi; ta gañera ekarri-erazi egingo det.

Ugarrte-zarr: Zoaz, bai, zoaz....

¡Itziar'ko Ama, eskarrikasko! (Kontxexi joaten da ezkerreko lenengo atetik).

Ugarrte'ko orma zarrai biurrtuko zayote orain asabengandik jasotako izen ona.

Ibon: Eta zu, Mañu: ¿zer burutasunek eman dizu agerrpen au egiteko?.

Mañu: Ez nekian nor zan Egurrtza'k galdu nai zuen gizona.

Gero jakin det, zu ziñala, ta naspil ura Lide'ren kaltean zala.

Ta nik Lide'ri kalte txikiena egin baño len utziko nuke nere besoa moztutzen.

Ibon: Eskarrikasko.

Mañu: Orrengatik egin detana egin det izan al detan azkarrena (...).